XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkoitiarrak eta San Andres.

Norbere txokoak tiratzen ez dionik ez da izango.

Gutxi edo geiago, baiña danori.

Zarautz'ko errian ere azkoitiar talde bat bizi da.

Nere denbora guztian ezagutu ditut nik.

San Andres inguratzen danean, beren sorterriaz oroitzen diranak dituzu.

Patxi Barbero bertsolaria da itxuenetako bat.

Urte asko da bera ez da gogoratzen zenbat, azkoitiarren meza bat izaten dala Zarautz'en urte sasoi ontan.

Aurtengoa, datorren igandean, azaroak 29, ospatuko da.

Tokia: Karmeliten eliza. Ordua: goizeko amar ta erdiak.

Zarautz'en ildako azkoitiarren alde eskeiñia izango da.

DEMA ALDIZKARIA.

Dema, eskola-aldizkari berria plazaratua da.

Euskal Jaurlaritzaren (Gobernuaren) opari bat da.

Jaurlaritzaren diru laguntzarekin ikusi du argia.

Amarretik amasei urtera bitarteko ikasle artean banatuko da aldizkari au.

Bi ediziotan: bata, elebiduna (bilingûe), ta bestea, euskera utsean.

Gorka Reizabal donostiar periodistaren ardurapean dator.

Ura da zuzendari, Josetxo Lizartza ta Iñaki Elortza idazleak laguntzaille ditualarik.

Izendatutakoz kanpo, beste langille asko dira.

Danen izenak ematearekin luzetxo lijoake.

Gaztea berez kiroltzale da.

Irakurketarik gogozkoenak kirolari (deporteari) buruzkoak ditu.

Ontaz konturatzea ez da gaiztoa.

Onelako aldizkari batek, kirolera murgiltzeko zaletasuna sortuko du gazteen artean.

Irakurtzearekin bakarrik ez dira aseko; kirol mota bate-batean edo bestean parte artu naiko dute.

Urte au bukatzerako bi ale kaleratuko ditu Dema aldizkariak.

Aurrerantzean izango duan maiztasuna oraindik erabakitzeko dago.

1982'garren urterako zer diru laguntza izango duten ez jakin.

Zorioneko dirua bear baitegu danerako.

Eusko Jaurlaritzak ere berriz, kontuak atera bearrak dauzka.

Ainbat tokitan eta ainbat arazotarako dauka eskua luzatu bearra....

Aldizkari onek ikasle artean on aundia egin lezakeala uste det.

Dema aldizkarian agertzen dan euskerak ez ditu danak aseko.

Lengoan nion bezela, danon gustorik egingo duanik ez da jaio gure artean.

Erabat sakabanatuak gaude ERRI-BIDEAREN eta BATUAREN artean.

Bigarren bide au artu du aldizkari onek.

Penagarria, ziñez, gure artean gertatzen ari dana.

Euskera erioan dagoan garaian, ain zuzen!.

Onelakotxeak gera gu, ta ez dago aldatuko gaituanik.

Bienbitartean, gure izkuntza gaixoa pagatzaille, iñundik iñora bururik jason eziñik.

Gero ta aulago, gero ta urreago eriotzetik.

Geien arritzen naizena.

Gaurko politikoen jarduna ta garai bateko bertsolariena, berdin-berdiña da.

Asmatutako guztiak alkarri esanaz ari bear, trapu zar danak kanporatuz.

Eskolarik zapaldu gabeko bertsolariak ala aritzea etzan ain arrigarri.

Bai ordea UNIBERSIDADETIK UNIBERSIDADERA ibili diran gizon argi ta jakintsuak orren beera erortzea.

Alkar izendatu ta alkarri miñik eman, ez al dago politika egiterik?.